Erik Pomeraniakoa (Rügenwalde, 1381 edo 1382 – ib., 1459ko irailaren 24a) Norvegiako (1389-1442), Danimarkako eta Suediako erregea (1396-1439) izan zen.
1397an, Eskandinaviako hiru erresumetako errege izendatu zuten Kalmarko hirian. Hansako hirien eta Holsteingo konderriaren aurkako gerran saiatu zen alferrik, eta bere mendekoek erregetza kendu zioten azkenean, haren ankerkeriak ezin eramanik. 1434-1435 urteetan Engelbrekt Engelbrektsson Suediako zaldunaren matxinadari aurre egin behar izan zion.