Erle-argizaria[1] erleei darien gai horixka eta urtzen erraza da, beren bizilekuko abaraskak egiteko erabiltzen dutena. Osagai nagusiak gantz-azidoen eta kate luzeko alkoholen esterrak dira.
Abaraska eraikitzeko erle gazteei sabelaldean xafla ñimiñoetan sortzen zaien gaia da. Gero xafla horiek ahoz bigundu eta eraikitzen dituzte gelaxka hexagonal ezagunak.[2]
Kosmetikogintzan krema, lozio, ukendu eta ezpainetako margoak egiteko erabiltzen da. Horrez gainera, kandelak eta sendagaiak egiteko eta zura, larrua irazgaitz bihurtzeko ere baliatzen da. Baimendutako elikagai-gehigarria da (E901).