Erlijio-gerra edo gerra santua (latinez: bellum sacrum) sorburu erlijiosoak dituen gatazka armatua da. Historiografia modernoan, eztabaida zabalak izan dira gerra baten kausa nagusiak erlijioso, ekonomiko edo etnikoak zehazteko. Encyclopedia of Wars arabera, ikertutako 1.763 gerretatik, 123 (%6.98a) erlijioa zuten zergati nagusia.[1]
Zenbait adituk "erlijio gerrak" deritzona "mendebaldeko dikotomia" dela argudiatu dute, eta azken mendeetako asmakizun moderno bat dela diote, "Erlijioso" gisa sailkatzen diren gerra guztiek "arrazoi sekularrak" dituztela argudiatuz (ekonomikoak zein politikoak).[2][3][4]
↑Axelrod, Alan & Phillips, Charles. (2004ko azaroa). Encyclopedia of Wars. Facts on File ISBN978-0-8160-2851-1..