Ernst Eduard Kummer (Sorau, Prusia, gaur egun Polonia, 1810eko urtarrilaren 29a - Berlin, Alemania, 1893ko maiatzaren 14a) alemaniar matematikaria izan zen. Sorau eta Liegnitzeko gymnasium-etako irakasle izan ostean, Breslauko Unibertsitateko matematika irakasle bilakatu zen 1842an. 1855an, Berlingo Unibertsitatean hasi zen lanean, eta baita Berlingo Gerra Ikastetxean ere.[1][2] 1890ean utzi zuen irakaskuntza, eta hiru urte geroago hil zen.