Erreferentzia-sistema ez-inertzial

Mekanika newtondarrean, erreferentzia-sistema ez-inertzialak dira sistema inertzialak izateko baldintzak betetzen ez dituztenak; ez-galilearrak ere esaten zaie. Beraz, sistema ez-inertzialetan ez da betetzen inertziaren printzipioa; hau da, partikula askeak ez daude geldi edota ez dute higidura zuzen uniformerik.

Erreferentzia-sistema inertzial bat ezagutuz gero, bertatik erraz definituko da zein sistema ez den inertziala. Hain zuzen ere, sistema inertzialarekiko biraketarik gabeko higidura zuzen uniformerik ez daukan erreferentzia-sistema oro ez-inertziala izango da. Kontua da ea sistema inertzialik ezagutu ahal dugun.


Developed by StudentB