Zuzenbidean, Erregistro Zibila pertsona fisikoen egoera zibilari buruzko informazioa inskribatzeko erregistroa. Pertsonen jaiotza, heriotza, ezkontza, gaitasuna eta, orokorrean, egoera zibilaren aldaketak eta Erregistro Zibilaren Legean zehaztutako gainerakoak erregistratzen dira bertan, egitate horiek froga-balioa izan dezaten eta publikoak izan daitezen.[1]