Erriberri

Erriberri
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Karlos III.a enparantza, Errege Jauregirekin
Erriberri bandera
Bandera

Erriberri armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Erriberri
EskualdeaErdialdea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaTafalla
Izen ofiziala Olite / Erriberri
Alkatea
(2019-2023)
Maite Garbaio Valencia
(Erriberri Elkartu)
Posta kodea31390
INE kodea31191
Herritarraerriberritar
Geografia
Koordenatuak42°26′45″N 1°40′47″W / 42.44574826°N 1.67961131°W / 42.44574826; -1.67961131
Azalera83,2 km²
Garaiera326-459 metro
Distantzia43,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria4.019 (2023:  39)
alt_left 1.945 (%48,4)(2019) (%49,8) 2.001 alt_right
Dentsitatea0,48 bizt/km²
Zahartzea[1]% 31,76
Ugalkortasuna[1]‰ 38,11
Ekonomia
Jarduera[1]% 76,86 (2011)
Desberdintasuna[1]% 8,3 (2011)
Langabezia[1]% 11,96 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[2][3]% 6,10 (2018: %3,48)
Datu gehigarriak
SorreraI. mendean edo 621. urtean
Webguneawww.olite.es

Erriberri[4][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Izen berezko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 43,5 kilometrora. Altuera 326 eta 459 metro artekoa da, eta 83,20 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 4019 biztanle zituen.

Erriberri gehienbat bere jauregia izateagatik da ezaguna, Nafarroako errege-erreginen ohiko bizilekua, Iruñeko errege-jauregiarekin batera. Erdi Aroko hiribildu hau Nafarroako lekurik turistikoenetako bat da, Alde Zaharreko ertaroar karriken bilbadura oso egoera onean mantentzen baitu, elizekin eta beste eraikin nabarmenekin. Erdialdea (eskualdea)n kokatua, Tafallarekin lehiatu zen goizetik eskualdeko hiriburutza lortzeko, eta gainditu ere egin zuen. Izan ere, Erdi Aroan, Erriberri Nafarroako Erresumako "bigarren hiriburua" izan zen, erakunde garrantzitsu batzuk bilduz, nahiz eta Nafarroako Erresumaren konkistaren ondoren garrantzia galtzen joan, Tafallaren alde. Gaur egun hiri txikia da, eta bere ekonomia turismoan eta ardoan oinarritzen da. Erriberri Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen.

Erriberriko merindadeko hiriburua da. Bertako biztanleak erriberritarrak dira.

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


Developed by StudentB