Erromako Kluba

Erromako Kluba
Datuak
Motairabazteko asmorik gabeko erakundea, Think tank, nazioarteko erakundea eta elkarte zientifikoa
Jarduera sektoreaGoi hezkuntza
HerrialdeaSuitza
Jarduera
Kide kopurua100
Agintea
LehendakariaMamphela Ramphele (en) Itzuli
Egoitza nagusi (2008–)
Historia
Sorrera1968ko apirilaren 7a
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: clubofrome Twitter: clubofrome Youtube: UC8A9L4UYgk_tTvkZhaDOLVQ Edit the value on Wikidata

Erromako Kluba gobernuz kanpoko erakunde bat da, 1968an Italiako hiriburuan sortua, egoitza nagusia 2008tik hona Suitzan duena. Erakundearen sorrera hainbat ikerlarik, politikarik eta zientzialarik bultzatu zuten, epe luzean mundua hobetzeko nahiarekin. Erromako Klubaren kezka nagusienetako bat hazkunde demografikoa da; haien hitzetan, II. Mundu Gerraren ostean, sekulako hazkunde demografikoa izan zen, eta horrek era askotako kalteak eragin zituen naturari, edo elikagaien segurtasunari dagokienez. Horrela, hazkunde demografikoa geldiarazteko beharra defendatzen dute.

Erromako kluba "zientzialariek, ekonomialariek, enpresaburuek, nazioarteko goi-kargudunek, bost kontinenteetako estatuburuek eta estatuburu ohiek" osatzen dute, sinetsita baitaude ez dagoela behin betiko erabakita giza espeziearen etorkizuna, eta gizaki bakoitzak gure gizarteen hobekuntzan lagun dezakeela.


Developed by StudentB