Erronkariera

Erronkaribarrera (†)
erronkariera — uskara
Erronkaribarrera, eremu euskaldunaren barruan
Kokapena
EskualdeaErronkaribar,
 Nafarroa Garaia
Egoera
Estatusdesagertua


Erronkariera edo erronkaribarrera euskalki bat da, Nafarroa Garaiko Erronkaribar (Kallesa) ibaxako berezko euskara. Euskalki ekialdekoena eta enigmatikoena da. Batzuek Zubereraren azpieuskalki gisa sailkatzen dute, beste batzuek euskalki propio gisa, eta beste batzuek ekialdeko goi-nafarreran sartzen dute, aezkera eta zaraitzuera hizkerekin batera, sailkatzen zailenak diren azpieuskalki gisa.

Azken hiztuna Fidela Bernat izan zen, 1898an Uztarrozen jaioa eta 1991n Iruñean (Uruña, Uriña) hila. Euskalki horretarako garrantzi handia izan zuen beste hiztun bat Ubaldo Uhalde izan zen, 1967ko uztailaren 31n hil zena Izaban, erronkarieraz hitz egiteaz gain idazten zekien azken pertsona.

Herriko hizkeraren aztarna anitz dago Erronkariko ibaxako toponimian, esaera zaharretan eta eguneroko hainbat hitzetan.


Developed by StudentB