Errusiako Gerra Zibila (errusieraz: Гражданская война́ в Росси́и, Grazhdanskaya voyna v Rossiy) alderdi anitzeko gerra izan zen, Errusiar Inperio ohian gertatutakoa, 1917ko azarotik 1922ko urrira arte. Bertan boltxebikeen Armada Gorria eta boltxebikeen aurkako Armada Zuria borrokatu ziren, aurrez aurre. Atzerritar indar batzuek (Amerikako Estatu Batuak, Japonia, Frantzia, Britainiar Inperioa) Armada Zuria sustengatu zuten[1].
1919an Armada Gorria Ukraina eta Siberian nagusitu zen. Zuriek, Pyotr Wrangel buru zutela, Krimean gotortu eta 1920ko udazkenera arte eutsi zuten. Errusiar Inperioa desegitean sortutako independentziaren aldeko mugimenduek ere parte hartu zuten gerran. Batzuek -Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania eta Poloniak- burujabetasuna erdietsi zuten. Gainerako lurraldeek 1922an Sobietar Batasuna eratu zuten.
- ↑ John SIMKIN: «The Russian Civil War» Spartacus.schoolnet.co.uk