Erwin Neher (Landsberg, 1944ko martxoaren 20a) alemaniar sendagile eta biofisikaria da. Biokimikako ikasketak egin zituen Munichen eta Winsconsinen (Estatu Batuak). Bere ikerlanak psikobiologiaren eremura zuzendu zituen. 1968an, Municheko Max Planck Institutuan hasi zen lanean. 1991n, Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria irabazi zuen, Bert Sakmannekin batera, zelularen mikrokosmosa ikertzeko teknika berriak garatu izanagatik.