Esentzialismoa objektuek (batzuek bada ere) ezaugarri esentzial edo berezkoak (batzuk bada ere) dituztela dioen doktrina bezala defini daiteke. Definizio hau ez da unibertsalki onartua, baina ez da munduan unibertsalki onarturik dagoen definiziorik. Gutxienez eman dugun definizio honek sinplea, zuzena eta zintzoa izatearen alde ona du.
Esentzialismoa, zentzu zabalean, gizartearen alderdi guztiak ukitzen dituen kontzeptua litzateke. Filosofian ez ezik, biologian, politikan edota psikologian ere ematen da. Akademiatik haratago joanda, gure egunerokoan uste baino hedatuagoa dagoen begirada da honakoa.