Eski

Artikulu hau kirolari buruzkoa da; kirol hau egiteko erabiltzen diren oin-azpiko xaflei buruzkoa beste hau da: «Eski-ohol».
Eskiatzen Calgarytik gertu.

Eskia elurraren gainean praktikatzen den kirola da, eskiatzailearen boten zolari lotutako xafla mehe bi erabiliz. Eski-denboraldia azaroaren amaieran hasten da eta apirilaren hasieran amaitzen da gutxi gorabehera, klimaren arabera betiere. Halaber, eskia urte osoan ere praktikatzen da, izan ere, Tignes bezalako glaziarrak dituzten lekuak daude Frantzian, non kirol hau praktikatzeko urteko denboraldia urriaren amaiera hasten den. Nazioarteko Batzorde Olinpikoak (NOB) eta Nazioarteko Eski Federazioak (FIS) eski-ekitaldi lehiakor asko onartzen dituzte.

Badago ur gainean egiten duten beste mota bat, "eski nautikoa" edo uretakoa izena duena.


Developed by StudentB