Eskoziako Eliza | |||
---|---|---|---|
Datuak | |||
Mota | eliza nazionala eta estatu-eliza | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Jarduera | |||
Kidetza | World Communion of Reformed Churches (en) eta Communion of Protestant Churches in Europe (en) | ||
Honen parte | Protestantismo, Presbiterianismo eta Eliza Erreformatuak | ||
Agintea | |||
Egoitza nagusi | |||
Historia | |||
Sorrera | 1560ko abuztua | ||
Sortzailea | |||
webgune ofiziala |
Eskoziako Eliza (ingelesez The Church of Scotland, eskozieraz The Scots Kirk eta Eskoziako gaeleraz Eaglais na h-Alba), informalki The Kirk deitua, Eskoziako eliza ofiziala da. Bere goiburua latinez: "Nec tamen consumebatur", "Halere ez zen kontsumitu" – Exodoa 3:2". Protestantismoaren presbiterianismoaren adarreko Eliza bat da.
Eskoziako Elizak erlijioa herrialde horretako azken txokoraino hedatzearen ardura bere gain hartu du. Ondorioz, Eskoziako komunitate guztietan dago, baita isolatu edo urrunenetan ere. Ez die bere kideei bakarrik zerbitzua eskeintzen, baita eskoziar guztiei ere (Eskoziako hileta gehienak bere artzainek ospatu ohi dituzte).