Eskoziako gaelera, Eskoziako gaelikoa | |
---|---|
Gàidhlig na h-Alba — Gàidhlig | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Eskozia eta Kanada |
Hiztunak | 58.652 (Eskoziako 2001eko errolda), eta 500 bat Eskozia Berrian |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Eskozia |
Eskualdea | Gaidhealtachd (Eskoziako Highland eta Kanpoko Hebridak; Kanadako Cape Breton eta Eskozia Berria) |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Araugilea | Bòrd na Gàidhlig |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak Uhartetar hizkuntza zeltak Hizkuntza goidelikoak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea |
Kasu gramatikalak | direct case (en) eta oblique case (en) |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta Gaelic alphabet (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | gd |
ISO 639-2 | gla |
ISO 639-3 | gla |
Ethnologue | gla |
Glottolog | scot1245 |
Wikipedia | gd |
ASCL | 1101 |
Linguist List | gla |
UNESCO | 411 |
IETF | gd |
Endangered Languages Project | 3049 |
Eskoziako gaelera edo Eskoziako gaelikoa[1][2] (gàidhlig) Eskoziako iparraldean (Highland) eta mendebaldeko uharteetan hitz egiten den hizkuntza zelta da. Azken talde horren barneko gaelera hizkuntzen azpitaldean sailkatzen da.
Kanadan, Eskozia Berrian (Cape Bretongo uhartean bereziki), Eduardo Printzearen Uhartean eta Ternua eta Labrador-eko probintzietan hiztun batzuk ere badaude eta dialekto horri Kanadako gaelera deitzen zaio.
Lurralde gaelikodunak Gaidhealtachd izen orokorra du. Ia 60.000 hiztun aktibo daude egun, Eskoziako % 1 besterik ez.