Eskubide

1789ko Gizonaren eta Hiritarraren eskubideen adierazpenaren errepresentazioa Jean-Jacques Le Barbierrek margotua.
1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala

Eskubideak gizakien askatasuna bermatzeko printzipio juridiko, sozial eta etikoak dira. Eskubideak funtsezko arau normatiboak dira, zeinek adierazten duten gizakiek zer duten baimenduta edo zer zor zaien.[1] Eskubideek halabeharrezko garrantzia dute zenbait diziplinatan, hala nola, zuzenbidean eta etikan.

Eskubideak ezinbestekoak dira edozein zibilizaziorentzat eta gatazka sozialen historia hauek definitzeko eta birdefinitzeko saiakerekin lotzen da. Stanford Encyclopedia of Philosophy-ren arabera, "eskubideek egituratzen dituzte gobernuen forma, legeen edukia eta moralaren forma gaur egun hautematen diren moduan".

Eskubideez hitz egiten denean gaur egun, oro har Giza Eskubideez hitz egiten da. Giza eskubideak 1948. urtean Nazio Batuen Erakundearen asanbladak Parisen onartu zituen. Giza Eskubideak pertsona orok ditu genero, arraza, erlijio eta antzeko ezaugarriak inporta gabe. Pribilegio batzuk ematen dizkiote pertsona orori zeinak besterenezinak diren. 1948ko Giza Eskubideen aldarrikapenak 30. artikulutan jasotzen ditu pribilegiook. Aipagarriak dira aldarrikapen honen inspirazio izan ziren bi aurrekari: 1789ko Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen aldarrikapena eta Estatu Batuetako eskubideen karta.

  1. Wenar, Leif. (2021). Zalta, Edward N. ed. «Rights» The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (Noiz kontsultatua: 2022-05-29).

Developed by StudentB