Esne Bidea |
---|
|
|
Magnitude absolutua | −20,9 |
---|
Gorputz-gurasoa | Sagittarius A* |
---|
Honen izena darama | esne, negu, kale, errepide, Donejakue bidea eta ardi |
---|
Galaxia-mota | SBbc |
---|
Konstelazioa | Pisces (konstelazioa), Sagittarius, Auriga, Cassiopeia, Hegoaldeko Gurutzea, Corona Borealis, Hercules, Scorpius, Lira (konstelazioa), Draco (konstelazioa), Serpens (konstelazioa), Aquila (konstelazioa), Sagitta (konstelazioa), Hartz Txikia, Hartz Handia, Libra, Taurus, Gemini, Cancer, Leo (konstelazioa), Virgo eta Capricornus |
---|
|
Erradioa | 50.000 ly |
---|
Diametroa | 100.000 ly |
---|
Masa | 1.200.000.000.000 M☉ |
---|
Esne Bidea[oh 1] edo Donejakue Bidea[6][oh 2] Eguzki-sistema barne duen galaxia da. Izenak Lurretik ikusia duen itxuragatik du: gaueko zeruan ikus daitekeen eremu argitsu bat, begi hutsez bereiztu ezin daitezkeen izarrez osatua.
Esne Bidea galaxia kiribil barradun bat da, 26,8 ± 1,1 kiloparsec D25 diametro isofotalarekin (87.400 ± 3.600 argi-urte)[7], baina soilik 1.000 argi-urteko lodierarekin espiraleko besoetan (gehiago tontor galaktikoan). Berriki egindako simulazioek erakutsi dute materia ilun eskualde bat egon daitekeela, izar ikuskor batzuekin batera, 2 milioi argi urteko diametroraino heda litekeena (613 kpc)[8][9]. Esne Bideak hainbat galaxia satelite ditu, eta Talde Lokalaren parte da, Virgo superkumulua osatzen duena, era berean Laniakea superkumuluaren parte[10][11].
100.000 eta 400.000 izar inguru dituela uste da[12][13] eta, gutxienez, planeta kopuru berbera[14][15]. Eguzki-sistema erdigune galaktikotik 27.000 argi-urtera dago[16], Orion Besoaren barneko mugan, galaxiak duen espiral motako besoetako bat. Galaxiaren erdigunetik 10.000 argi-urtera dauden izarrek tontor galaktiko bat osatzen dute, eta gutxienez barretako bat tontor horretatik ateratzen da. Erdigune galaktikoa irrati-uhinen iturri indartsua da, Sagittarius A* izena duena, zulo beltz supermasibo bat, 4,1 (± 0.034) milioi eguzki-masa dituena[17]. Esne Bideko izarrik zaharrenak ia Unibertsoa bezain zaharrak dira, eta ziurrenik Big Bangaren osteko Aro Ilunean hasi ziren sortzen[18].
Galileo Galilei izan zen lehenengoa ikusten banda zuri hori banakako izarrez osatuta zegoela, 1610ean bere teleskopioarekin behatu zuenean. 1920ko hamarkadara arte, astronomo gehienek uste zuten Unibertsoko izar guztiak Esne Bidean zeudela[19]. 1920ko Harlow Shapley eta Heber Doust Curtis astronomoen arteko Eztabaida Handiaren ostean[20], Edwin Hubblek ikusi zuen Esne Bidea beste galaxia askoren arteko bat baino ez zela.
- ↑ Laustsen, Svend; Madsen, Claus; West, Richard M.. (1987). Exploring the southern sky: a pictorial atlas from the European Southern Observatory (ESO): with 240 photographs, partly in colour, 31 diagrams and a fold-out plate. Springer ISBN 978-3-540-17735-7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ Pasachoff, Jay M.. (1991). Astronomy : from the earth to the universe. Philadelphia : Saunders College Pub. ISBN 978-0-03-031329-5. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ Jones, Barrie William. (2008). The search for life continued: planets around other stars. Springer Praxis Pub ISBN 978-0-387-76559-4. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ Kruit, Pieter C. van der. (2019). Jan Hendrik Oort: master of the galactic system. Springer ISBN 978-3-030-17801-7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ (Ingelesez) «Milky Way Galaxy | Size, Definition, & Facts | Britannica» www.britannica.com 2024-09-03 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ «Izen berezia duten galaxia nagusietako batzuk» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 24 or..
- ↑ Goodwin, S. P.; Gribbin, J.; Hendry, M. A.. (1998-08-01). «The relative size of the Milky Way» The Observatory 118: 201–208. ISSN 0029-7704. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ (Ingelesez) Astronomers have found the edge of the Milky Way at last. 2020-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ Deason, Alis J; Fattahi, Azadeh; Frenk, Carlos S; Grand, Robert J J; Oman, Kyle A; Garrison-Kimmel, Shea; Simpson, Christine M; Navarro, Julio F. (2020-06-17). «The edge of the Galaxy» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 496 (3): 3929–3942. doi:10.1093/mnras/staa1711. ISSN 0035-8711. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ nature video. (2014-09-03). Laniakea: Our home supercluster. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ (Ingelesez) Tully, R. Brent; Courtois, Hélène; Hoffman, Yehuda; Pomarède, Daniel. (2014-09). «The Laniakea supercluster of galaxies» Nature 513 (7516): 71–73. doi:10.1038/nature13674. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ «BBC - Universe - Milky Way (pictures, video, facts & news)» web.archive.org 2012-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ «How Many Stars in the Milky Way? | NASA Blueshift» asd.gsfc.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ (Ingelesez) Cassan, A.; Kubas, D.; Beaulieu, J.-P.; Dominik, M.; Horne, K.; Greenhill, J.; Wambsganss, J.; Menzies, J. et al.. (2012-01). «One or more bound planets per Milky Way star from microlensing observations» Nature 481 (7380): 167–169. doi:10.1038/nature10684. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ «Milky Way Home to 100 Billion Planets | Space.com» web.archive.org 2013-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ (Ingelesez) Gillessen, S.; Plewa, P. M.; Eisenhauer, F.; Sari, R.; Waisberg, I.; Habibi, M.; Pfuhl, O.; George, E. et al.. (2017-02). «An Update on Monitoring Stellar Orbits in the Galactic Center» The Astrophysical Journal 837 (1): 30. doi:10.3847/1538-4357/aa5c41. ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ Heywood, I.; Rammala, I.; Camilo, F.; Cotton, W. D.; Yusef-Zadeh, F.; Abbott, T. D.; Adam, R. M.; Adams, G. et al.. (2022-02-01). «The 1.28 GHz MeerKAT Galactic Center Mosaic» The Astrophysical Journal 925: 165. doi:10.3847/1538-4357/ac449a. ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ Bond, Howard E.; Nelan, Edmund P.; VandenBerg, Don A.; Schaefer, Gail H.; Harmer, Dianne. (2013-03-01). «HD 140283: A Star in the Solar Neighborhood that Formed Shortly after the Big Bang» The Astrophysical Journal 765: L12. doi:10.1088/2041-8205/765/1/L12. ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ «Milky Way Galaxy: Facts About Our Galactic Home» web.archive.org 2017-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ Shapley, Harlow; Curtis, Heber D.. (1921-05-01). «The Scale of the Universe» Bulletin of the National Research Council 2: 171–217. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found