Espainiako futbol selekzio nazionala, espainiar herritartasuna duten futbolariek osatutako selekzioa da, . Hego Euskal Herriko hainbat jokalarik ere jokatzen dute bertan. Selekzio gisa, 1920an jokatu zuen lehenbiziko aldiz, Danimarkaren aurka, eta bat eta huts (1-0) irabazi zuen. 1933an lortu zuen emaitzarik hoberena, Madrilen, Bulgariaren aurka, hamahiru eta huts (13-0) irabazi baitzuen.