Espainiako trantsizioa

Espainiako trantsizioa
Transición Española
1975 – 1982
Monarkia absolutua (1975-1978)
Monarkia parlamentarioa (1978tik aurrera)
bandera

armarria

Espainiaren kokapena Europan
Geografia
HiriburuaMadril
Ekonomia
DiruaPezeta
Kultura
Hizkuntza(k)gaztelania, euskara, katalana, galiziera, asturiera, aragoiera eta beste hainbat
Historia
Francoren heriotza1975eko azaroaren 20a
Konstituzioa1978ko abenduaren 29a
Estatu-kolpe saiakera1981eko otsailaren 23a
Aurrekoa
Franco
Ondorengoa
Espainiako Erresuma

Espainiako trantsizioa Francoren diktaduraren amaieratik hasi eta Mendebaldeko herriek demokratikotzat onartutako estatua bihurtu zen arteko denbora da. Espainiaren historialariek bi data jarri ohi dituzte mugarritzat: hasiera Francisco Franco diktadorearen heriotza eguna da (1975eko azaroaren 20a); eta amaiera, berriz, PSOE hauteskunde orokorretan garaile atera zen eguna (1982ko urriaren 28a). Trantsizio horrekin kritikoak diren hainbatek Espainiako Borboien bigarren berrezarkuntza izenaz aipatzen dute (nahiz eta, berez, Borboi leinuak Espainiako erregetzan izan duen hirugarren berrezarkuntza den), eta aldia oraindik ez dela bukatu deritzote.[1][2][3] Halaxe, Espainiak aldi hartan eta geroago izan zuen erregea Francok izendatu zuen, ondorengotza legean. Bestetik, prozesu horrekiko aldekotasuna erakutsiz, Espainiako trantsizio demokratikoa izenaz ere aipatzen da.

Espainiako trantsizioak ez zuen ekarri diktadurarekiko etenik. Gerra Zibilean Errepublikaren aurka matxinatutakoek eta erregimen frankistak egindako krimenei amnistia eman zitzaien, artean guztiz frankistak ziren Espainiako Armadako buruen mehatxupean, eta geroztik Espainiako Gobernuak ez du oraindik frankismoa ofizialki gaitzetsi.[4] Espainia da, munduko demokrazien artean, diktadura garaiko Estatu terrorismoa ikertu ez duen bakarra. Estatuak berak edo estatuak bultzatuta egindako eskubide urraketa ugari oraindik ofizialki onartu, ikertu eta zuzendu gabe daude. Eskubide urraketa horien artetik nabarmenena oraindik hobi komunetan ehortzita dauden 88.000 gorpuena da. Munduko estatu burujabe guztien artetik, Espainia da desagertutako pertsona gehien dituztenetan bigarrena: Kanbodiak baizik ez dio aurrea hartzen.[5] Espainiako Justiziak, frankismoaren krimen horiek berak ez ikertzeaz gainera, kanpokoek ikertzea ere eragozten du.[6]

  1. (Gaztelaniaz) Gómez Villar, Antonio. (2007-05-04). «Entrevista a Julio Anguita: "La Transición o la segunda restauración borbónica"» Rebelión.
  2. (Gaztelaniaz) Molina, Pablo. (2009-02-20). «Otra Restauración que se acaba» Libertad Digital.
  3. Euskal Herriko ikuspegitik datak zehazteko zailtasunaz, edo euren justifikazioaz, ikus (Gaztelaniaz) Fito Rodriguez: Justizia Interditaren Poetika, Donostia, Utriusque Vasconiae, 2013. Bertan, aipatu Trantsizioari Frankismo berantiarra deitzen dio.
  4. (Ingelesez) Ahlers, Leon. (2015). «The Spanish Transition: Tradeoff Between Short-Term Compromise and Long-Term Problems» The SAIS Europe Journal of Global Affairs.
  5. (Gaztelaniaz) Torrús, Alejandro. (2012-08-30). «Al menos 88.000 víctimas del franquismo continúan sepultadas en fosas comunes» Público.
  6. (Gaztelaniaz) Amnesty International. (2013). El tiempo pasa, la impunidad permanece. .

Developed by StudentB