Espezie

Taxonomia maila nagusiak
(tarteko mailak ez dira ageri)

Espeziea, biologian, sailkapen biologikoaren oinarrizko unitatea da. Definiziorik hedatuenak dio elkarrekin ugaltzeko eta kume emankorrak ekoizteko gai den organismo-taldea dela. Kasurik gehienetan definizio hori baliogarria da, baina zehaztasun gehiago behar denean, beste ezaugarri batzuk erabiltzen dira, esaterako DNAren antzekotasuna edo morfologia. Espezieak azpiespezietan bana daitezke, toki espezifikoetara moldatutako berezitasunak dituzten organismo-multzoak identifikatzen badira.


Developed by StudentB