Esporokarpo

Amanita muscariaren basidiokarpoak
Perretxikoaren eskema.

Onddoetan, esporokarpoa edo fruitu-gorputza esporak ekoizten dituzten egiturak (basidioak edo askuak) eusten dituen egitura zelulanitza da. Fruitu-gorputza onddoen bizi-zikloaren fase sexualean parte hartzen du; bizi-zikloaren gainerako denbora mizelioaren hazkuntza begetatiboan oinarritzen da.

Basidiomikotoen esporokarpoari basidiokarpo deitzen zaio, eta askomikotoen esporokarpoari askokarpo deritzo. Bai multzo batean zein bestean fruitu-gorputzen askotariko formak eta morfologiak daude. Hain zuzen, onddoen identifikazio eta taxonomiarako ezaugarri garrantzitsua izan ohi da.

Sarcoscypha austriaca espeziearen askokarpoa

Fruitu-gorputzak epigeoak dira lurgainean hazten badira. Lurrazpian hazten badira, hipogeoak direla esaten da. Lehen begiratuan ikusten diren esporokarpo epigeoak hizkera arruntean perretxiko deiturikoak dira. Onddo hipogeoen fruitu-gorputzei, berriz, boilur edo boilur faltsu deitzen zaie. Bigarrenek esporak barreiatzeko estrategia berezia garatu dute: animaliek lurpetik atera eta jan egin behar dituzte esporak hedatu ahal izateko.

Perretxiko-biltzaileek esporokarpoaren ezaugarriak erabiltzen dituzte gehien bat onddo-espezieak bereizteko.


Developed by StudentB