Baltikoko estatuen okupazioa hiru estatu baltikoen (Estonia, Letonia eta Lituania) okupazioa izan zen Sobietar Batasunaren eskutik 1940. urtean. Aurretik, 1939. urtean, Sobietar Batasunak eta Alemania naziak, Molotov–Ribbentrop ituna sinatu zuten, elkarren artean ez erasotzeko. 1940. urteko abuztuan, errepublika hauek Sobietar Batasunean sartu ziren, nahiz eta Mendebaldeko potentzia nagusiak eta nazio gehienek sorrera inoiz ez aitortu. 1941. urteko ekainaren 22an, Alemania naziak Sobietar Batasuna erasotu zuen (Bizargorri Operazioa delakoan) eta aste gutxiren buruan, Baltikoko lurraldeak okupatu zituen. 1941eko uztailean, Hirugarren Reich-ek Baltikoko lurraldea sartu zuen bere Reichskommissariat Ostland-en.1944. urteko Baltiko Ofentsibaren ondorioz, Sobietar Batasunak Baltikoko herrialde gehienak berreskuratu zituen eta gainerako alemaniar indarrak Courland-eko poltsan harrapatu zituzten 1945. urteko maiatzean amore eman arte. Baltikoko estatuen okupazio 1991. urteko abuztura arte iraun zuen, hiru herrialdeek independentzia berreskuratzean.[1]