Estatubatuar-Mexikar Gerra, estatubatuarrek Mexikar Gerra deitua eta mexikarrek Mexikoko estatubatuar eskuhartzea, 1846-1848ko AEB eta Mexikoren arteko gerra bat izan zen.
Gerra AEBen espansionismo asmoek piztuarazi zuten, bere lehen urratsa Mexikoren jabetzakoak ziren Texas eta Coahuila estatuen lurraldeetara estatubatuar kolonoak bidali eta Texasko Errepublika sortuaraztea izan zen. Beste arrazoietako bat AEBetako Armada Nueces eta Rio Bravo ibaien arteko mexikar lurraldeetan barneratzea izan zen, bai eta AEBetako Gobernuak Mexikoko Gobernuari Texasko Independentzia Gerrako kalte-ordainak eskatzea ere. Guzti honek mexikarrak guztiz sumindu zituen.