Ester karboniko | |
---|---|
Konposizioa | carbonate group (en) |
Mota | Karbonato eta ester |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 46722 |
Kimika organikoan ester karbonikoak konposatu organikoen familia bat da. Azido karbonikoaren estertzat jo daitezke eta funtzio-talde gisa karbonilo talde bat eta honi lotutako bi alkoxi talde ditu. Honelako egitura orokorra dute: R−O−C(=O)−O−R', karbonato inorganikoen parekoa.
Ester karboniko txikienak, dimetil karbonatoa eta etilen karbonatoa esaterako disolbatzaile moduan usatzen dira. Horietako batzuk gainera litio-baterien elektrolitoak dira[1][2]. Halaber, polikarbonatoen familiako polimeroek karbonato taldea dute beren egituretan.
Dimetil dikarbonatoa edari alkoholilkoak kontserbatzeko ere baliatzen da. E 242 da bere E zenbakia.[3]