Estrabon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amasia (en) , K.a. 63 |
Heriotza | Amasia (en) , 23 (84/85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Irakaslea(k) | Boethus of Sidon (en) Tyrannion of Amisus (en) Aristodemus of Nysa (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | geografoa, historialaria, filosofoa eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Estrabon[1] (antzinako grezieraz: Στράβων; Amaseia, K.a. 63 – 24) greziar historialari eta geografoa izan zen.
Tiranion eta Aristodenioren ikasle zen, eta eskola estoikora sartu zen. Ponto Euxino (Itsaso Beltza) eta Etiopia, eta Armenia eta Italia arteko lurraldeak ikusi zituen. K.a. 20an Erroman finkatu zen eta K.a. 7an bere Geografia (antzinako grezieraz: Γεωγραφικά / Geôgraphiká) eman zuen argitara zazpi liburutan. Garai hartan ezagunak ziren lurralde, leku eta herrialde guztien berri eman zuen lan horretan. Baina Homerok, Eratostenek, Polibiok eta beste hainbatek ematen dituzten datuak irizpide zientifiko handirik gabe eskaintzen ditu. Antzinakoen artean, Lurra biribila zela uste zuten bakarrenetakoa izan zen. Bere garaian ez zuen halako osperik izan, haren obra ez baitzen Errenazimentua arte ezagutzera eman. Bidaia asko egin ondoren, jaioterrira itzuli eta 43 liburukiko Historiako oroitzapenak (antzinako grezieraz: Ἱστορικὰ Ὑπομνήματα / Historika Hypomnếmata) idatzi zuen, Polibioren lana jarraitzeko asmotan; hala ere, gaur egun guztiak galduta daude. Ez zen ez Galian ezta Hispanian ere ibili, baina baskoi edo euskaldunei buruzko argibide guztiz baliotsuak eskaini zituen bere Geografian.