Etmoide hezur | |
---|---|
Buru-hezurreko hezurrak (etmoide gorriz) Irudi gehiago | |
Betzuloaren zazpi hezurrak (etmoide marroiz) | |
Xehetasunak | |
Honen parte | Burezurra chondrocranium (en) |
Konponenteak | cribriform plate (en) labyrinth of ethmoid (en) perpendicular plate of ethmoid bone (en) crista galli (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | os ethmoidale |
MeSH | A02.835.232.781.292 |
TA | A02.1.07.001 |
FMA | 52740 |
Terminologia anatomikoa |
Etmoide hezurra buru-hezurreko hezur pneumatiko (barnean, arnas bideekin kontaktuan dauden gelatxo/sinuak dituela) bakun simetrikoa da. Pneumatikoa denez, sudur-barrunbetik igarotzen den airea hezur horren barrutik ere igarotzen da.
Etmoidearen garezur-barneko eremuak garezurraren oinaldearen osaketan parte hartzen du, zehazkigarezurraren aurreko hobiaren atal txiki bat osatzen du, bekoki hezurraren etmoide-muxarraduran kokatzen baita. Aurpegi-garezurrean, aldiz, sudur-barrunbearen eta betzuloaren osaketan parte hartzen du.
Antzinako grezierazko ethmos ("baheketa") hitzetik dator.