Eugenesia edo eugenika gizakien genetika hobetzeko zientzia aplikatua edo mugimendu bio-soziala da. Francis Galton britainiarrak 1883an sorturiko hitza da, giza arraza hobetzeko zientzia baten beharra antzeman baitzuen eta behar izango zen zientzia horri eugenesia deitu zion (ingelesez eugenics). Francis Galtonek bere dirutza berak sorturiko zientziaren ikerketarako bideratu zuen eta Londresko Unibertsitatean katedra berria sortu zuen. Elkarte eugenesiazaleak sortu ziren gero Ingalaterran (1907an) eta AEBetan (1926an). Elkarte horien xedea, etorkinak galbahe berri batetik iragaztea sustatu, ergelak antzutu beharko zirela defendatu... Alemaniako alderdi nazionalsozialistak eraman zuen kontu hau urrutiago.