Euri azidoa ohikoa baino azidoagoa den euria da. Kalteak sortzen ditu landare, uretako animalia eta eraikinetan. Euri azidoa zibilizazio industrialaren eraginez gertatzen da gehienbat, horrek eginiko sufre eta nitrogeno isuriengatik, eguratsean nahastean azidoa sortzen baita. Arazoa konpondu nahian, azken urteotan gobernu askok gas isuri horiek gutxitzeko legeak egin dituzte.