Euriko | |||
---|---|---|---|
466 (egutegi gregorianoa) - 484 (egutegi gregorianoa) ← Teodoriko II.a - Alariko II.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Aiwareiks | ||
Jaiotza | 420 | ||
Heriotza | Arles, 484ko abenduaren 28a (63/64 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Teodoriko I.a | ||
Ezkontidea(k) | Ragnahilda (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Balti dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Euriko[1] (gotikoz: Aiwareiks; c. 440-484) bisigodoen erregea izan zen (bere anaia Teodoriko II.a hil ondoren) 466tik 484 arte. Teodoriko I.aren semea zen eta bere anaia Alariko II.a izan zen bere ondorengoa. Ragnagildarekin ezkondu zen, Meroveo frankoen erregearen ustezko alaba.
Eurikoren erregealdia, Erromatar Inperioaren mendebaldeko zatiaren gainbeheraren amaieran izan zen, Romulo Augustulo azken enperadorea tronutik kendua izan zenean, 476an. Bisigodoek foedus bat sinatu zuten Erromarekin 418an, honi dagokionez, Inperioaren federatu bihurtu zirelarik, eta Galiaren hegoaldean ezartzen utzi zitzaien. Errege honek, bisigodoen erresuma independente bihurtu zuen, aurreko mendekotasuna ezeztatuz.
Galia eta Hispaniako lurralde ezberdinak bereganatu zituen. Galian, franko eta saxoien aurka borrokatu zuen. Une horretan, bere erresuma izan zen Europako erresumarik boteretsuena, baita eragin gehien zuena ere. Bere gortea Tolosan zegoen, nominalki, baina, Arlesen. Gaur egun hiriburutzat hartzen denaren maila, batez ere Tolosak izan zuen. Espainiar historiografiak Tolosako Erresuma bezala aipatzen du, eta Iberiar Penintsularen lurralde handi bat hartzen zuen, (Galizia aldea izan ezik, sueboek kontrolatzen zutena), eta Rhinetik mendebaldera eta Loiratik hegoaldera zegoen Galiaren zati handi bat.
Talentu politiko handia erakutsi zuen erregea izan zen. Zuzenbide bisigodoaren gorputz legal bat argitaratu zuen, Codex Euricianus edo Eurikoren Kodea. Arriano sutsua ere izan zen.