Europako Kontseilua[1] Europako integrazioaren alde lan egiten duen erakunderik zaharrena da. 1949an sortu zen. Frantzia eta Alemaniaren mugan, Estrasburgon du egoitza, Europa Jauregian.
Europako Kontseiluko hizkuntza ofizialak frantsesa eta ingelesa dira, baina Ministroen batzordea eta Parlamentuetako Asanblada elkartzean alemana, italiera eta errusiera ere erabiltzen dira.
Europako Kontseilua ez da antzeko izena duten beste erakunde batzuekin nahastu behar, hala nola, Europako Batasuneko Kontseiluarekin edota Europar Kontseiluarekin. Azken horiek Europako Batasuneko (EB) erakundeak dira. Europako Kontseilua, aldiz, EBtik kanpo dagoen erakundea da, nahiz eta EBren sinboloak (ereserkia eta bandera) bere egiten dituen.