Europako Merkataritza Libreko Erkidegoa | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | EFTA |
Mota | eskualde erakundea, free trade area (en) eta nazioarteko erakundea |
Jarduera | |
Enplegatuak | 90 (2021) |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | Austria 1960ko maiatzaren 3a - 1995eko urtarrilaren 1a Danimarka 1960ko maiatzaren 3a - 1973ko urtarrilaren 1a Erresuma Batua 1960ko maiatzaren 3a - 1973ko urtarrilaren 1a Finlandia 1960ko maiatzaren 3a - 1995eko urtarrilaren 1a Islandia 1960ko maiatzaren 3a - Norvegia 1960ko maiatzaren 3a - Portugal 1960ko maiatzaren 3a - 1986ko urtarrilaren 1a Suedia 1960ko maiatzaren 3a - 1995eko urtarrilaren 1a Suitza 1960ko maiatzaren 3a - Liechtenstein 1991ko irailaren 1a - |
Legezko forma | Internationale Organisation (mul) |
Ekonomia | |
Aurrekontua | 21.869.000 Fr (2017) |
Historia | |
Sorrera | 1960ko urtarrilaren 4a |
Sorlekua | Stockholm |
webgune ofiziala |
Europako Merkataritza Libreko Erkidegoa (EMLE)[1] —ingelesezko EFTA siglez ezagunagoa— merkataritza librerako erakunde bat da, Europako lau estaturen artekoa, Europar Batasunari loturik dagoena. Estatu kideen artean industria salgaien salerosketak errazten ditu EFTAk; kide horietako bakoitzak, ordea, bere salerosketa politika bideratu ohi du EFTAz kanpoko herriekiko. Helburua da estatu kideen ekonomiaren egonkortasuna eta hazkundea lortzea. Erakundearen egoitza nagusia Genevan dago. Erabakiak estatu kideetako gobernuek aplikatzen dituzte, banaka, EFTAk ez baitu estatuen gaineko ahalmenik.
1960ko urtarrilaren 4an eratu zen, Stockholmen, sei estaturen artean: Austria, Britainia Handia, Norvegia, Portugal, Suediak eta Suitza ziren hasierako partaideak. Gerora hiru estatu gehiago batu zitzaizkion: 1961ean Finlandia, 1970ean Islandia eta 1991n Liechtestein. Gaur egun, EFTAko kideak Islandia, Liechtestein, Norvegia eta Suitza dira.