Eusebio Calonge Fenollet (Gasteiz, 1813ko abenduaren 15a - Madril, 1873ko urriaren 28a) arabar militar eta politikaria izan zen, Alderdi Moderatuaren kidea. Lehen Karlistaldian borrokatu zuen eta koronel izendatu zuten. Baldomero Esparteroren agintaldian erbesteratu eta itzultzean diputatu hautatu zuten 1845, 1848, 1850 eta 1853an. 1852 eta 1854 artean Nafarroako kapitain jenerala izan zen. 1868ko Iraultzaren garaian berriro erbesteratu zen.
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |