Euskadi Ta Askatasuna

Euskadi Ta Askatasuna
Euskal Herriko gatazkaren parte

ETAren zigilua
SiglakETA
Iraunaldia1958. urtearen bukaeran sortua,[1][2]
2018ko maiatzaren 3an desegin zen[3]
Kide ezagunak
IdeologiaSozialista iraultzailea eta abertzalea
Kokapena Euskal Herria
Ekintza eremua Euskal Herria
 Espainia
 Frantzia
Aurkari nagusiakEspainiako estatu-egitura eta aparatuak (orokorrak zein erkidegokoak)
Frantziako estatu-egitura
EgoeraDesegina
Helburu militarrakHainbat estatu-egitura
Indar armatuak
Polizia
Burgesiaren egitura ekonomikoak
Artikulu hau serie honen zatia da:
Euskal
abertzaletasuna

Euskadi Ta Askatasuna, ETA siglez ezagunagoa, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortu nahi zituen erakunde armatu klandestinoa izan zen, 1958ko abenduan sortua,[1] eta 2018ko maiatzaren 3an desegina.[3] Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren barruan, talderik esanguratsuenetarikoa izan zen, baita euskal gatazkak izan zuen partaiderik garrantzitsuenetarikoa ere.

ETAk bere burua «nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaile»tzat zuen.[4] Goiburua «Bietan jarrai» zuen.[5] Hainbat Estatuk (Ameriketako Estatu Batuak,[6] Espainia,[7] Frantzia[8] eta Kanada[9]) eta nazioarteko erakundek (Europako Kontseilua,[10] Nazio Batuen Erakundea,[11] Europol[12] eta abar) erakunde terroristatzat izendatu zuten.

1968tik 2010 arte, ETAren ekintza arruntenak lehergailu eta arma bidezkoak izan ziren, pertsonen nahiz ondasunen aurka. Gutxienez 758 gizabanako hil zituen[13][oh 1], bereziki Espainiako segurtasun indarretako kideak, baina baita politikariak, epaileak, enpresaburuak, kazetariak, droga-trafikatzaileak eta halako kargu edo ogibide publiko berezirik ez zuten lagunak ere. Hainbat enpresabururi estortsioa egin zien, iraultza-zerga delakoa ordainarazteko; eta bahiketak ere egiten zituen.[14]

XXI. mendean zehar Dena da ETA doktrina politiko-juridikoaren ondorioz, Espainiako legediaren aurrean etakidea nor zen eta nor ez zen desitxuratu egin zen. Besteak beste, 2002az geroztik Alderdien Legearen ondorioz hainbat alderdi politiko, 600dik gora hautes zerrenda[15] eta gizarte-antolakunde legez kanpo utzi zituzten Hego Euskal Herrian, ETArekin nolabaiteko «lotura» izatea egotzita.[16][17] ETAk hainbat aldiz egin zituen su-etenak eta Espainiako Gobernuarekiko negoziazioak. 2010az geroztik ez zituen armak erabili, eta 2011z geroztik Espainiako eta Frantziako gobernuekin bake elkarrizketak egiteko saioak egin zituen, baina gobernu horiek uko egin zioten. Azkenean, ETA gizarte zibilaren laguntzaz 2017an armagabetu zen.

2018ko maiatzaren 3an, Kanboko Topaketa edo Gatazkaren Konponbidea Aitzinatzeko Nazioarteko Topaketaren bezperan, agiri baten bidez bere behin betiko desegitea iragarri zuen. 21. mende hasieratik, ETAk eragindako biktimak eta kalteak bete-betean sartu ziren Hego Euskal Herriko eta, ñabardurak ñabardura, Espainiako agenda politikoan eta gizartean, haien oroimena gal ez zedin; aldi berean eta haren lorratzean, beste eragile politiko armatuen ekintza eta kalteen oroimenak ere oihartzun handiagoa hartu zuten.

  1. a b 1972-, Casanova, Iker,. (2007). ETA, 1958-2008 : medio siglo de historia. (1. ed. argitaraldia) Txalaparta ISBN 9788481365078. PMC 298931022..
  2. Fermin MUNARRIZ: «Jose Luis Alvarez, Txillardegi: "Euskarak eraman ninduen abertzaletasunera"»[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2010-11-14.
  3. a b «Ofiziala da: bukatu du ETAk» Berria 2018-05-03 (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  4. ETAren 2010eko iraileko agiria[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Gaztelaniaz) 'Bietan Jarrai', el lema al que ren ETA nunca ha dejado de ser fiel, El Mundo, 2007-07-10
  6. (Ingelesez) «Terrorist Groups», AEBek terroristatzat jotzen dituzten AEBez kanpoko erakundeak («Foreign Terrorist Organizations»), Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Saila.
  7. «ETAren terrorismoa»[Betiko hautsitako esteka], Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa.
  8. (Frantsesez) «Conseil Affaires Generales et relations exterieures - Affaires Generales - Conclusions - Extraits», erakunde terroristen Frantziako zerrendaren XIV. kapitulua, Frantziako Gobernuaren webgunean.
  9. (Ingelesez) «Currently listed entities», Kanadako Segurtasun Publikorako Ministerioa.
  10. (Ingelesez) «Common Position 2001/931/CFSP on the application of specific measures to combat terrorism and repealing Common Position 2006/231/CFSP» , Europar Batasunaren Egunkari Ofiziala.
  11. (Ingelesez) «Communication No 219/2002 : Switzerland. 2003/05/12. CAT/C/30/D/219/2002. (Jurisprudence)», Nazio Batuetako Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoa.
  12. (Ingelesez) «EU terrorism situation and trend report 2007»[Betiko hautsitako esteka], Europol.
  13. (Gaztelaniaz) Egaña, Iñaki. (2018-05-11). «Los números no cuadran» naiz: IRITZIA (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  14. (Ingelesez) Joshua Hammer: «Peace at Last?», Smithsonian, 2007ko urtarrila.
  15. Elduaien, Oihana. (2009). «600dik gora zerrenda baliogabe» Berria (Andoain).[Betiko hautsitako esteka]
  16. «Jarrai, Haika eta Segi "talde terrorista" direla erabaki du Auzitegi Gorenak» Berria.info (Andoain) Urtarrilaren 19a, 2007.
  17. (Gaztelaniaz) «Sentencia del juicio contra Gestoras/Askatasuna: penas de 8 y 10 años de cárcel» Gara (Donostia) Irailaren 18a, 2008.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


Developed by StudentB