Euskal Autonomia Erkidegoa | |||
---|---|---|---|
Comunidad Autónoma del País Vasco | |||
Eusko abendaren ereserkia (Gora ta Gora) Hitzak: Sabin Arana Goiri (1902) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Zehazteke 42°50′48″N 2°40′23″W | ||
Hiririk handiena | Bilbo | ||
Azalera | 7.233 | ||
Punturik altuena | Aketegi (1.551 m) | ||
Mugakideak | Nafarroa Garaia, Errioxa, Kantabria, Gaztela eta Leon eta Akitania Berria | ||
Administrazioa | |||
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria | Imanol Pradales | ||
Legebiltzarra | Eusko Legebiltzarra | ||
Epai autoritatea | Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.213.993 | ||
Dentsitatea | 306,05 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Giza garapen indizea | 0,924 (2013) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 68.817.000.000 € (2016) | ||
BPG per capita | 35.300 € (2016) | ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | |||
euskadi.eus |
Euskal Autonomia Erkidegoa —sigletan idatzita, EAE— edo Euskadi Espainiako iparraldeko autonomia erkidego bat da, 1979an sortua. Euskal Herriko mendebaldeko zatia da, Araba (Trebiñuko barrendegia izan ezik), Gipuzkoa eta Bizkaia biltzen dituena. Erkidegoko hiriburua, izatez, Gasteiz da,[oh 1][1] hiri horretan baitaude Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Eusko Jaurlaritzako lehendakariarena eta Eusko Legebiltzarrarena.
Badu arrazoirik euskal izena hartzeko, lurralde hori baita bere eremu osoan sorreratik bertatik euskara hizkuntza ofizialtzat duen lurralde bakarra. Gaztelania ere bada ofiziala. Nafarroako Foru Erkidegoari EAEren parte izateko eskubidea onartu zaio Espainiako Konstituzioan, baina hegoaldeko nafar herritarrek horri buruz erabakitzeko duten eskubidea ez da inoiz erreferendum batean gauzatu.
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found