Euskal Irrati Telebista

Euskal Irrati Telebista
Datuak
Izen ofiziala
Euskal Irrati TeleBista
Izen laburraEITB
Motakomunikabidea, irrati-telebista publikoa, negozioa, erakundea, egunkaria, Marka, irrati-estazioa, telebista eta webgunea
Jarduera sektoreahedabidea, kazetaritza eta teledifusioa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1982ko maiatzaren 20a
SorlekuaBilbo
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: eitb Twitter: eitbeus Instagram: eitb Telegram: eitb_noticias Youtube: UCOHCRQDAr9HC5d59XvziJFQ Edit the value on Wikidata
EITBren antzinako EITB Iurretako egoitza

Euskal Irrati Telebista (EITB) Euskal Autonomia Erkidegoko telebista eta irrati publikoaren erakundea da, euskara normalizatzeko helburuarekin 1982an Eusko Jaurlaritzak sortua. Eusko Legebiltzarraren agindupean dago. EITB Mediaren bidez jarduten du telebistan, irratian eta interneten.

Izenean euskal dioen arren, emanaldi guztiak ez dira euskaraz, ETB 2, Radio Euskadi eta Radio Vitoria gaztelaniazkoak baitira osorik; eta ETB 4, ETB Basque eta EITB Musika kateetan, berriz, euskara eta gaztelania tartekatzen dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundea da, baina haren kateek Iparralderako eta Nafarroa Garairako ere emititzen dute.

Gaur egun enpresa talde bat da, zeina hurrengo hauek osatzen duten:

  • EITB: talde osoaren zerbitzu amankomunak hartzen ditu barnean. Haren "bidaltzaile" nagusia Bilbon (Bizkaia) kokaturik dago, Bilboko Erakusketa Azoka izandakoa zegoen Bami eraikinean. Gainera, saioak ekoizteko zentro bat du EITB Donostiako Miramon auzoan.
  • EITB Media S.A.U.: EITBren jabetzako sozietate anonimoa da. 2021ean sortu zen Euskal Telebista S.A.U., Eusko Irratia S.A.U., Radio Vitoria S.A.U. eta EITBnet S.A.U. fusionatu ondotik.[1] Telebista, irrati eta interneteko negozio-unitateak barnebiltzen ditu:
    • Telebista: saioen ekoizpena bultzatu eta seinalea emititzen du. Donostiako Miramon auzoan ekoizpen zentro bat dauka, zeinak estudio eta plato batzuk dauzkan, hala nola produkzio-ondoko eta grafismorako gela batzuk. Bilbotik emititzen da (saioak eta albistegiak). Han, bi estudio daude, bat 250 metro koadroko plato batekin eta 150 metro koadroko beste batekin. Berriemaileak ditu Bilbon, Gasteizen, Donostian, Baionan, Iruñean, Bartzelonan, Madrilen, New Yorken, Ekialde Hurbilean eta Bruselan. Bilbotik bost telebista kanal emititzen dira:
      • ETB 1: Euskal Telebistaren lehen katea da eta euskaraz hutsean emititzen du. 1982ko abenduaren 31n hasi zen emititzen Carlos Garaikoetxea lehendakariaren mezu batekin.
      • ETB 2: Bigarren katea da eta gaztelaniaz emititzen du.
      • ETB 3: 2008. urtean martxan jarri zen hirugarren katea, euskara hutsezko bigarrena, hasiera batean gazteei eta eduki kulturalei zuzendua, gaur egun gehienbat haurrentzako kanala da, 3 kluba haurrei zuzenduako bloke nagusia dauka.
      • ETB 4: 2011n sortu zen ETBk izenarekin, kirol emanaldiak euskaraz emateko zeregin nagusiarekin. 2014ean izena eta izaera aldatu eta elebidun bihurtu zen. Egun, eduki zaharragoen errepikapenak ematen ditu.
      • ETB Basque (mundu osorako emititzen ditu ETB1, ETB2 eta ETB3ren eduki onenak). 2021ean sortu zen ETB Sat eta Canal Vasco fusionatuta.
    • Irratia:
      • Radio Euskadi: Bilbotik eta gaztelaniaz emititzen duen irrati orotarikoa da.
      • Euskadi Irratia: Donostiatik eta euskaraz emititzen duen irrati orotarikoa da.
      • Gaztea: Donostiatik euskaraz emititzen duen gazteentzako irrati-formula musikala.
      • EITB Musika: Musika, kultura eta ekitaldi bereziak ardatz dituen irratia, modu digitalean emititzen duen lehenengoa EITBn. Euskaraz ematen ditu saioak.
      • EITB Euskal Kantak: internet bidez emititzen duen irrati formula, euskarazko musika eta kantei eskeinia.
      • Radio Vitoria: Gasteizen kokaturikoa, Eusko Jaurlaritzak eskuratu zuen EITB Taldea sortzeko. Arabako lurralde osorako emititzen du gaztelaniaz.
    • Internet: Interneteko edukiak zabaltzeko eta webguneak sortzeko eta mantentzeko esleituta dago. 2004. urtean sortu zen. EITBNetenpresaren egoitza Zamudioko (Bizkaia) Teknologi Parkean zegoen, baina 2021etik EITB Media matrizearen parte da. Honen barne zerbitzu hau eskaintzen du:
      • eitb.eus, EITBren ataria da Interneten. Gaztelaniazko, euskarazko, frantsesezko eta ingelesezko bertsioak dauzka.
  1. EITB Taldearen webgunea, enpresa egituraren atala. .

Developed by StudentB