Euskalterm | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | UZEI eta Andoni Sagarna |
Sorrera-urtea | 1987 |
Argitaratze-data | 2001 |
Argitaletxea | UZEI |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara, ingelesa, gaztelania eta frantsesa |
euskadi.eus… |
Euskalterm Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen terminologia banku publikoa da. Eusko Jaurlaritzak bideratu eta sustatu nahi duen terminologiaren produkzioaren, kudeaketaren eta hedapenaren muina da, eta metodologia eta irizpide jakin batzuen arabera eguneratu eta mantentzen da; hain zuzen ere, Terminologia Batzordeak onartutakoen arabera.[1][2]
UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak 1987an sortu zuen Euskalterm, eta banku haren gainean eratu zen, 2001ean, Euskalterm Terminologia Banku Publikoa.
Gaur egun, Euskaltermen jasota daude, batetik, 2001a baino lehenagoko fitxak, gehienak eguneratuak (batzuk ez dira eguneratu, eremu jakin horiek oraindik ez direlako sistematikoki landu) eta, bestetik, 2002tik aurrera Terminologia Batzordeak onartutako hiztegi terminologikoak.
Euskalterm erreferentziazko bankua da euskarazko terminologiaren erabiltzaileentzat; izan ere, urteetan egindako euskarazko terminologia-lana biltzeaz gain, Terminologia Batzordeak onetsitako eta gomendatutako terminologia ere eskaintzen du. Bankuaren helburua, beraz, gomendatutako euskarazko terminologiaren erabilera bideratzea da.
Euskalterm linean kontsulta daiteke, hala web-formatuan nola eskuko telefonoetako aplikazioen bitartez (Android nahiz iOS).