Euskaltzaindia | |
---|---|
Ekin eta jarrai | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Euskaltzaindia, Real Academia de la Lengua Vasca eta Académie de la langue basque |
Mota | hizkuntz arauemailea eta datu-basea |
Herrialdea | Espainia eta Frantzia |
Jarduera | |
Kidetza | Euskal Editoreen Elkartea |
Agintea | |
Lehendakaria | Andres Urrutia |
Egoitza nagusi | |
Delegazioak |
|
Historia | |
Sorrera | 1918 |
webgune ofiziala |
Euskaltzaindia euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzea helburu duen hizkuntza akademia ofiziala da, 1919an sortua. Gehienez, 32 euskaltzain osoz osatzen da (2007 arte, 24 euskaltzain oso ziren)[1] eta Euskaltzain oso horiez gainera, baditu —kopuru mugarik gabe— hainbat euskaltzain urgazle eta euskaltzain ohorezko ere. Euskaltzaindiaren goiburua Ekin eta jarrai da.
Euskaltzaindia, zuzenbidez, Hego Euskal Herriko lau aldundiek sortu zuten, Eusko Ikaskuntzarekin batera. Egoitza Bilboko Zazpikaleetako Plaza Barrian du, eta ordezkaritzak ditu Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan. Euskaltzaindiaren finantzaketa iturri nagusia diru laguntzak dira eta, egun, lau erakunde publiko hauek ditu finantzatzaile nagusi: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.