Euskotren Tranbia | |
---|---|
Eusko Trenbideen parte da | |
Bilboko sareko tranbia bat Pio Barojako geltokian | |
Gasteizko sareko tranbia bat Landaberdeko geltokian | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Tranbia |
Eskualdeak | Bilbo, Bizkaia Gasteiz, Araba |
Leloa | Zure bide berean |
Lineak | 3 (+4 proiektatuak) |
Geltokiak | 38 |
Bidaiariak | 11 044 570 (2017)[1] |
Jabea | Eusko Jaurlaritza |
Presidentea | Antonio Aiz[2] |
Egoitza | Atxuri kalea, 6; 48006 Bilbo |
Webgunea | www.euskotren.eus |
Ustiapena | |
Hasiera | 2002ko abenduaren 18a |
Eragilea | Eusko Trenbideak S.A. |
Ibilgailuak | 19 |
Datu teknikoak | |
Luzera | 15,04 km[3] |
Galiboa | 1 m |
Abiadura maximoa | 80 km/h |
|
|
Euskotren Tranbia — lehen EuskoTran izenez ezaguna — Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. enpresa publikoaren marka komertzial bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan tranbia sareetan pertsonen garraio zerbitzuak eskaintzen ditu. Eusko Trenbideen gainontzeko marka komertzialak Euskotren Trena, Euskotren Autobusa eta Euskotren Kargo dira, eta Euskadiko trenbide bidezko, autobus bidezko pertsona garraio, eta tren bidezko zama garraioez arduratzen dira, hurrenez hurren.
Gaur egun, Bilboko tranbia linea bakarraz osatzen da, eta Gasteizkoak bi linea ditu, bi adarrentzako luzapen proiektuak martxan daudela. Bilboaldean Euskal Herriko Unibertsitatea Eskuinaldea eta Ezkerraldearekin lotzeko asmoz eraiki behar zen Leioako tranbiaren lanak geldituta daude, eta kotxetegiak baino ez dira eraiki. Barakaldoko tranbia linea zirkularra eraikitzeko proiektua abian da, baina lanak ez dira hasi. Donostian eta Debagoienan ere garraiobidea hedatzeko proiektuak egin izan dira, nahiz eta aurrera eraman ez diren.