Evaristo Bustintza | |
---|---|
Kirikiño (erdian) Indalecio Ojanguren argazkilariarekin eta Carlos Elgezua eskultorearekin, 1929an. Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ebaristo Bustintza Lasuen |
Jaiotza | Mañaria, 1866ko urriaren 26a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Mañaria, 1929ko urtarrilaren 31 (62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Izengoitia(k) | Kirikiño |
Evaristo Bustintza Lasuen, ezagunagoa Kirikiño ezizenez (Mañaria, Bizkaia, 1866ko urriaren 26 - Mañaria, 1929ko urtarrilaren 31), euskal idazle eta kazetaria izan zen.
Ipuinak eta artikuluak idatzi zituen bere inguruko euskalkian, mendebaleko euskaran. Lanik ezagunenetarikoa "Abarrak" da, ipuin laburren bilduma.
Bere etxean, Zumelaga izenekoan, hil zen. Bere iloba Basile Bustintzarekin ezkondu zen, eta Errose Bustintza idazlearen osaba eta ezkonanaia izan zen.