Event Horizon Telescope | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | EHT, EHT eta ایاچتی |
Mota | behatoki astronomikoa, astronomical interferometer (en) , research collaboration (en) eta international collaboration (en) |
Osatuta | |
webgune ofiziala |
Event Horizon Telescope (EHT laburduraz ezaguna; euskaraz: «Gertaeren Mugako Teleskopioa») munduan zehar sakabanatutako irrati-teleskopioz osatutako teleskopio-sare erraldoia da. Sareko teleskopioak elkarlanean jartzeari esker 20 mikroarku-segundoko bereizmen angeluarra lortu zen, historian lehenengo aldiz zulo beltz supermasibo bateko gertaeren mugaren behatzeko beharrezkoa izan zen bereizmena hain zuzen.
2019ko apirilaren 10ean zientzialariek zulo beltz baten lehenengo argazkia aurkeztu zuten, Messier 87 galaxia barruko zulo beltz supermasiboarena.[1][2] Argazki gogoangarri hura egiteko munduko zortzi teleskopio hauek beharrezkoak izan ziren: ALMA, APEX, IRAMen 30 metroko teleskopioa, James Clerk Maxwell teleskopioa, Alfonso Serrano Teleskopio Milimetriko Handia, Submillimeter Array, Arizonako Irrati Behatokiko Teleskopio Submilimetrikoa eta Chicagoko Unibertsitateko Hego Poloko Teleskopioa.