Excelsior | |
---|---|
Mota | Kirol egunkaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Gaztelania |
Argitaratze lekua | Bilbo |
Kolorea | zuri-beltzean |
Gai nagusia | kirol |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | egunkaria |
Historia | |
Zuzendaria | Jacinto Mikelarena |
Excelsior Bilboko kirol egunkaria izan zen, 1924ko martxoaren 31tik 1931ko urrira iraun zuena. Estatu mailan, lehendabiziko kirol egunkaria izan zen.[1]
Jacinto Mikelarena sortzaile eta zuzendaria izan zuen eta, kolaboratzaileen artean, Juan Irigoien, Castor Uriarte eta Ramiro Bourgeaud izan ziren. 20.000 ale ere saldu zituen eta, 1931n eusko abertzaletasunaren barneko hika-miken ondorioz desagertu zenean, José Ramón Basterrak zuzendutako Excelsius egunkariak ordezkatua izan zen.