Ext3

ext3 edo third extended filesystem (hedatutako hirugarren fitxategi sistema) Linux sistema eragileetan gero eta gehiago erabiltzen den eta eguneroko erregistroa gordetzen duen fitxategi sistema da. Red Hat Linux, Fedora Core, Debian eta Ubuntu Linux banaketek lehenesten duten fitxategi sistema da.

Bere errendimendua eta eskalagarritasuna ReiserFS eta XFS sistemena baino baxuagoa den arren, ext2 sistema batetik formatua aldatu gabe migratzeko aukera ematen duela da bere abantaila nagusia.


Developed by StudentB