Extremoduro | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Plasencia (Espainia) |
Musika mota | Rock |
Urteak | 1987 - 2019 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Avispa Área Creativa DRO East-West |
Taldekideak | |
Roberto Iniesta Iñaki Anton Miguel Cantera | |
Informazio gehigarria | |
www.extremoduro.com | |
Extremoduro 1987an Plasentzian (Extremadura, Espainia) sortutako rock musika taldea da. Roberto Iniesta, «Robe», izan zen taldearen sortzaile eta liderra eta taldearen historian zehar iraun duen partaide bakarra. 1993 urtean Platero y Tú taldeko Iñaki Anton gitarra-jotzailearekin hasi zen taldearekin kolaborazioak egiten eta pixkana pisua hartzen joan zen taldearen azken urteetan partaide nabarmenetako bat izateraino Roberrekin batera. Extremoduro rock Espainarren erreferentea izatera iritsi da eta honen ildoari jarraituz ekin diote beste talde batzuk, Marea edo Poncho K besteak beste.
Taldeak arrakasta lortu du hedadura handiko komunikabideetan agertu ez arren. Diskorik ospetsuena 1996ko Agíla dute. So payaso kantari esker, musika-bideorik onenaren saria jaso zuten Espainiako Musikaren Sarietan. Extremoduroren letrek eskuratu dute entzute handiena. Extremoduro taldearen abestietan, etsipena, drogen erabilpena, sistemari aurre egitea, sexua eta amodioa dira hizpide nagusiak. Hori dela eta, zenbait kontzertu zentsuratuak izan dira.