Euskal Herrian, fanfarrea, txaranga (Heg.) edo klika (Ipar.) haize eta perkusiozko musika-tresnez osaturiko musika-banda bat da, kalejirak eginez kaleetan jaiak alaitzeko jotzen duena. Euskal Herriko jai herrikoietan ohiko osagaia da; hain zuzen, Sanfermin jaietan egiteko garrantzitsua betetzen dute. Abesti herrikoiak jo ohi dituzte, eta askotan tradizionalak izan arren, modernoak ere jotzen dituzte.
Fanfarreko musikari kopurua 6-16 bitartekoa izaten da. Talde profesionalak izan daitezke, edo zalez osaturikoak.