Farorantz

Farorantz
Datuak
IdazleaVirginia Woolf
Argitaratze-data1927
GeneroaLiteratura modernista
Jatorrizko izenburuaTo the Lighthouse
HerrialdeaErresuma Batua
Euskaraz
IzenburuaFarorantz
ItzultzaileaAnton Garikano
Argitaratze-data1993
BildumaLiteratura Unibertsala
Orrialdeak240
ISBN9788490273975

Farorantz (ingelesez: To the Lighthouse) Virginia Woolfek 1927an idatzitako nobela da. Bertan, Ramsay familiak Eskoziako Skye Uhartean 1910 eta 1920 urteen bitartean bizitako abenturak kontatzen dira.

Marcel Proust eta James Joyce bezalako nobelagile modernisten tradizioari jarraiki, Farorantz nobelaren argumentua bigarren mailakoa da, horren gainetik introspekzio filosofikoa gailentzen baita. Hala, fokalizazio anizkoitza deituriko teknika literarioaren oinarrizko adibide gisa aipatu ohi da. Izan ere, nobelan ez da ia ekintzarik ageri, eta elkarrizketak ere laburrak dira: lanaren gehiengoa pentsamendu eta ohar bezala idatzita dago. Nobelak gogora ekartzen ditu haurtzaroko emozioak, eta garrantzi handia ematen die helduen arteko harremanei. Liburuak tropo eta gai ugari lantzen ditu, besteak beste, galera, subjektibotasuna, pertzepzioaren arazoa eta artearen izaera.

1998an, Modern Library argitaletxeak XX. mendeko ingeles hizkuntzako 100 nobelarik onenen zerrendan[1] kokatu zuen Farorantz, 15. postuan, hain zuzen ere. 2005ean TIME aldizkariak 1923tik geroztikako ingeles hizkuntzako ehun nobela onenen artean kokatu zuen.[2]

  1. www.modernlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Ingelesez) Lacayo, Richard. (2010-01-06). «All-TIME 100 Novels: How We Picked the List» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).

Developed by StudentB