Fast Times at Ridgemont High (euskaraz Garai Ziraragarriak Ridgemont Ikastetxean), 1982ko Amy Heckerling estatubatuar zinema zuzendariaren nerabe komedia film bat da. Sean Penn, Jennifer Jason Leigh, Judge Reinhold, Phoebe Cates, Brian Backer, Robert Romanus eta Ray Walston aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua Cameron Crowe gidoilari eta zuzendariak idatzi zuen, eta bere ikasle garaiko bizipenetan oinarritu omen zen.