Fatxada

Arantzazuko santutegiaren fatxada nagusia.

Eraikuntzan, fatxada eraikin baten kanpoko paramentua da, hedaduraz, kanpoko edozein paramentu; nahiz eta gehienetan, fatxada hitza paramentu nagusiari, aurrealdekoari dagokion, bestela datu gehiago aipatzen dira: atzeko fatxada, ipar fatxada, etab.

Fatxadak arreta berezia du diseinu arkitektonikoan; izan ere, eraikinaren kanpoaldetik ikusten den zati bakarra denez, askotan eraikina adierazteko edo ezaugarritzeko erabil daitekeen baliabide bakarra da. Osagai adierazkorra hain dago errotuta fatxadaren kontzeptuan, ezen batzuetan teilatuari «bosgarren fatxada» deitzen baitzaio, asmo estetikoa duenean.[1] Ingeniaritzaren ikuspegitik, fatxadak ere garrantzi handia du, eraginkortasun energetikoan duen eraginagatik.[2]

  1. «Avanzan las obras de la «quinta fachada» de la catedral de Málaga» El País.com 14 de febrero de 2008.
  2. .

Developed by StudentB