Feng shui

Luopan, Feng shuiren iparrorratza.
Hemengo testu batzuk txineraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez.

Feng shui (txineraz: 風水, fɤ́ŋ ʂwèi ahoskatua) edo Fung shui txinatar geomantzia-sistema da, zeruko eta lurreko legeak erabiltzen dituena aldeko qi hartuz bizitza hobetzeko.[1] Diziplina honen jatorrizko izena Kan Yu (txinera sinplifikatuz: 堪輿; txinera tradizionalez: 堪舆; pinyinez: kānyú) zen; "zeruko eta lurreko Tao" esan nahi zuena.[2]

Euskaraz feng shui hitzez hitz "haize-ur" esan nahi du. Izena Jin dinastia aroko idazlea zen Guo Puk idatzitako Zangshu (ehorzketa liburua) liburuaren pasarte honetatik dator[3]:

« Qi haizetik dabilenean sakabanatzen da, baina ura topatzen duenean atxikitzen da. »

Txinako kulturaren shenmiwenhua (神秘文化 - ezagutza misteriotsua) delakoaren parte da, eta gauza misteriotsuak, sekretuak eta ikustezinak tratatzen ditu. Haren ekintza-eremua bi munduren mugan dago: lurrekoa – ken kai izenekoa –, agerikoa eta fisikoa, eta zerukoa – yu kai izenekoa –, ezezaguna, ikusezina eta darkorra. Sasi-zientzia eta pseudoterapia gisa hartzen da, baita «antzinako superstizio txinatarren laburpen» gisa ere.

Ikuspegi modernoagoetatik bere erabilera zalantzazkoa da. The Skeptic Encyclopedia of Pseudoscience-ren arabera, nahiz eta feng shuiren printzipio batzuk "nahiko zentzuzko" izan "herriko erremedio eta superstizioak" ere erantsi ditu[4]

  1. Marie, Tina. (2007-2009). Feng Shui Diaries. in: Esoteric Feng Shui..
  2. Baidu Baike. in: Huai Nan Zi..
  3. Field, Stephen L.. The Zangshu, or Book of Burial. .
  4. Shermer, Michael. The Skeptics Encyclopedia of Pseudoscience. 2 ABC-CLIO, 111–112 or..

Developed by StudentB