Ferenc Krausz (Mór, 1962ko maiatzaren 17a) hungariar austriar fisikaria da. 2023ko Fisikako Nobel Saria jaso zuen Pierre Agostini eta Anne L'Huillierrekin batera[1]
Hiru sarituek atomoen eta molekulen barruko elektroiak ikertzeko «tresna berriak» sortu dituzte. Horien mugimendua eta energia aldaketak atzemateko metodo esperimental bat garatu dute: attosegundoak —segundo baten trilioirena— irauten duten argi pultsuak erabili dituzte. Prozesu horiek denbora eskala oso txikian gertatzen dira, eta, metodo horren bidez, prozesuen irudiak lor daitezke.
Krauszek fisika teorikoa ikasi zuen 1981 eta 1985 artean Eötvös Lorád Unibertsitatean eta Budapesteko Unibertsitate Teknikoan. 1987tik 1991ra Vienako Unibertsitate Teknikoan graduatu zen. Max Planck Optika Kuantikoko Institutuko zuzendaria da eta fisika esperimentaleko irakaslea Municheko Ludwig Maximilian Unibertsitatean.
Bere taldearekin, attosegundo lehen argiaren pultsua sortu eta neurtu zuen, eta atomoen barruan elektroien mugimendua atzemateko erabili zuen; horrek attofisikaren sorrera ekarri zuen.