Fermaten teorema txikia

Fermaten teorema txikia aritmetika modularrarekin lotutako zenbakien teoriako teorema klasikoetako bat da. Hau baliatuz, zatiketa batetik lortzen dugun hondarra kalkulatu daiteke. Honako hau da bere definizioa:

p zenbaki lehena bada, orduan, a zenbaki natural bakoitzerako non a>0 , apa (mod p)


Baliokidea den arren, orokorrean teorema beste modu honetan aurkezten da:

p zenbaki lehena bada, orduan, a zenbaki natural bakoitzerako, non a>0 , den eta zkh(p,a)=1 den ap-1 ≡ 1 (mod p)


Horrek esan nahi du a zenbaki bat p-garren potentziara igotzen bada eta emaitza a-ri kentzen bazaio, hondarra p-rekin zatigarria dela (ikus aritmetika modularra).

Era berean, gure zatitzailea ez bada lehena, aritmetikaren oinarrizko teoremak dioen bezala, zenbaki lehenetan deskonposatu dezakegu. Hau da, demagun gure zatitzailea m dela izanik. m=pq moduan deskonposatu dezakegu izanik. Hortaz, Fermaten teorema txikia honela berridatzi dezakegu:

Adibide bat jarriko dugu. Demagun, ren hondarra kalkulatu nahi dugula 39rekin zatitzean. Lehenik eta behin, 53 39rekin zatitzean 14 geratzen zaigu hondar moduan. Orduan, 14 ordezkatuko dugu 53ren tokian. Ondoren, zkh(39,14)=1 denez, Fermaten teorema txikia aplikatu dezakegu:. Behin espresio hau dugula, moduan berridatziko dugu. hori modulu 39rekin laburtu egiten da eta izango genuen. Orain, gure helburua, espresioa laburtzea da x hori lortzeko. Horretarako, moduan berridatziko dugu. Ohartu dela. Horregatik, x=14 da. Hau da, .


Bere interes nagusia lehentasunaren arazoari eta kriptografiari aplikatzea da. Teorema honek ez du zerikusirik Fermaten Azken Kondairazko Teoremarekin, 350 urtez aieru bat besterik ez zena eta azkenean Andrew Wilesek frogatu zuena 1995ean.


Developed by StudentB